- Koronabirusetik babesteko formatuaren zati bat aldatu egin beharko bada ere, jarraipena ematea erabaki du jaialdiak, zeina nazioartean ikus-entzunezko digitalen sektorean dagoen esanguratsuenetakoa baita.
- Formatu berezi bat diseinatu dugu ospakizuna bermatzeko denik eta egoerarik txarrenean, hau da, koronabirusaren agerraldi baten ondorioz atzera konfinamendura itzultzea
- SERIESLANDen asmoa orobat da Bilbon kultur jarduerari eusten laguntzea batez ere ikus-entzunezko sektoreari, pandemiak gehien jo duenetako bat baita
- Bilborock izango da beste behin egoitza nagusia, saio bakoitzean gehienez 80 laguneko muga jarrita, eta jarduera guztiak streaming bidez jarraitu ahalko dira, baita sare sozialen bidez ere
- Tokiko sormena sustatzeko duen bokazioa dela eta, SERIESLANDek «Basque Day» izenekoa antolatuko du; bertan, euskal ikus-entzunezko sektoreko elkarteak eta ordezkariak elkartuko dira
- DIMA Market ere martxan jarria dago; web plataforma bat da hori, elkarren kontaktuan jarriko dituena batetik edukien sorkuntza eta bestetik ekoizpenean eta banaketan diharduten entitateak
- Aurreko bost aldietan, SERIESLANDek nazioarteko mila sortzaile baino gehiago batu ditu Bilbon, eta lehiaketara 800 lan baino gehiago aurkeztu dituzte 39 herrialdetakoak
Bilbo, 2020ko ekainaren 30a.- Bilboko websailen nazioarteko jaialdiak aurre egin dio pandemiari: Euskal Herrian ospatzen ari diren ikus-entzunezko lehiaketa nagusiak eten edo atzeratu egin behar dituztelako berriak behin eta berriz ikusten ari garen honetan, SERIESLANDek berretsi du egin egingo duela seigarrenez bere ohiko egunetan; zehazki, urriaren 19tik 23ra. Hori bai, ekitaldia egokitu egingo dute hartu beharreko osasun neurri guztietara COVID-19aren hedapena saihesteko; are gehiago, formatu askotarikoak iragarri ditu edozein dela ere udazkenean pandemiaren eboluzioa.
SERIESLANDen antolakuntzak eginahalak eta bi egin ditu jarraipena emateko ekitaldi bati zeinak, tradizio txikia izanagatik —bost alditan ospatua—, ikus-entzunezko digitalen sektorean nazioarteko posturik esanguratsuenetako bat hartua baitu. Era berean, websailen jaialdiak lagundu egin nahi du Billboko eta Bizkaiko kultur jarduerei eusten, batik bat ikus-entzunezkoen sektoreari; izan ere, koronabirusaren krisiak gehien jotakoen artean dago bera.
Aurten «alfonbra gorri» gutxiago eta jarduera sozialak ere urri izango badira ere, Bilborock aretoa bihurtuko da beste behin jaialdiaren egoitza nagusia; gehienez ere 80 lagun hartuko ditu saioko, 400 ere har ditzakeena baldintza normaletan. Bertatik bertara ikusi ezin dutenentzat, SERIESLANDen VI. aldiko programan datozen jarduera guztiak streaming bidez ikusi ahalko dira, aplikazio baten bitartez edo sare sozialen bitartez.
COVID-19aren prebentzio neurriak betetzeko, aurtengo berrikuntzarik deigarrienetako bat aplikazio bat izango da, modua emango duena sakelako telefonotik ikusteko lehiaketara aurkezten diren titulu guztiak eta jarduera paraleloak. Hala, Bilboko jaialdia aurrendaria izango da bere eduki guztiak zabaltzeko orduan, eta interesa duen edonorentzat libre eta doan izango da oso-osorik, Alemaniako Videmic enpresaren aplikazioaren bitartez.
Tresna hori eskura egongo da ohiko plataformetan, hala nola Google Playn eta App Storen, SERIESLAND edukietan interesa duten guztientzat; dena den jaialdia amaitzen denean ezabatu egingo dira deskargatzen diren webgunetik.
Datozen hiletan pandemiak zertarantz egingo duen ez dakigunez, agerraldi handi bat izaten bada ere, SERIESLANDek ospakizuna bermatzeko diseinua egin du testuingururik okerrena ere aurreikusita, hau da, konfinamedura itzultzea. Kasu horretan, aurrez aurreko guztiak etengo lirateke, eta bai lehiaketen edukia eta bai jarduera paraleloak osorik aldatuko lirateke on line formatu batera, baina jaialdiak bere horretan jarraituko luke, lehiaren atala eta websailen saridunen izendapena barne.
Tokiko sormena sustatzeko bokazioarekin bat etorriz, berriz, SERIESLANDek «Basque Day» sartuko du bere programan; programa horretan, euskal ikus-entzunezko sektoreko elkarteak eta ordezkariak bilduko dira COVIDaren ondorengo lan eta debaterako jardunaldi batean. Kontua ez da bakarrik ikus-entzunezko industriak herrialdean duen presentziaren erradiografia bat egitea, baizik eta baita digitalizazioari heltzea ere, gaur egungo egoeraren irtenbide gisa. Ekimenak honako eragile hauen babesa eta partaidetza du: GAIA (Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuen Industrien Elkartea), EIKEN (Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezko Enpresen Klusterra) eta EHGEP (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala).
SERIESLAND programaren VI. aldian nabarmentzeko modukoa den beste puntuetako bat zera da, DIMA Market web plataforma; horren bidez, elkarrekin konektatuko dira ikus-entzunezko edukien sortzaileak eta banaketaz eta ekoizpenaz arduratzen diren entitateak. Jarduera hori presente egon da aurreko Jaialdietan ere, baina ikusita atzerrirtar gutxiago ibiliko dela, asmoa da sortzailearen eta websailen ekoizlearen konexioa sustatzea.
Ekimen hori SERIESLANDek abiarazi du Alemaniako dieSeriale jaialdiaren laguntzarekin eta Ipar Amerikako Minnesota Webfestenarekin; dagoeneko martxan da, eta eskura dago Interneteko helbide honetan: https://dima-market.com; era berean, Ipar Amerikako SeekaTV plataformaren laguntza du, baita beste entitate batzuena ere. DIMAren bokazioa da gazte talentudunei aukera ematea beren lana nazioarteko lan merkatuan erakusteko eta jartzeko, koprodukziorako bazkideak aurkitzeko edo lizentziak saltzeko beren lana erakuts dezaten nazioarteko lan merkatuan eta gaur egun ikus-entzunezkoetarako dauden formatu eta plataforma ugarietan hala nola telebista, ordenagailu pertsonalak eta sakelako gailuak.
SERIESLANDi buruz
Nazioarteko websailik onenak Bilbon elkartzen dira, SERIESLAND Jaialdian. Erreferentziazkoa da jaialdi hori zinemaren ohiko kanaletatik eta telebistatik kanpo sorturiko, errealizaturiko eta banaturiko ikus-entzunezko fizkiorik onena erakartzeaz denaz bezainbat. Aurreko bost aldietan, SERIESLANDek mundu osoko Interneteko sailetan diharduten mila sortzaile, ekoizle, artista eta banatzailetik gora batu ditu, eta 39 herrialdetatik datozen 800 obra baino gehiago aurkeztu dira.
2019ko edizioaren aurkezpen bideoa: «Tronu-jokoaren» parodia bat.
SERIESLANDen V. edizioaren inaugurazio jaia (2019).
2019an lehiaketara aurkeztutako tituluen muntaketa-aurkezpena.
SERIESLANDen V. edizioaren sari banaketa ekitaldia Guggenheim Museoan.
Gehiago jakiteko – SERIESLANDeko prentsa bulegoa:
InterMedia Comunicación – Juan Carlos Giménez
Tel. 94 694 59 85
Sakelakoa 602 216 346