- Sorkuntzan, ekoizpenean, zuzendaritzan eta interpretazioan jarduten direnek beren azken lanak erakutsiko dituzte, eta jendaurrean ariko dira debateen eta mahai inguruen bitartez formatu berritzaile honi buruz
- Hogei bat herrialdetatik datozen ia ehun lan ikusteaz gain, jendeak beste hogeita hamar jardueratara jo ahalko du (elkarrizketak, zuzeneko ekitaldiak, jarduera sozialak…), betiere prebentzioaren gaineko osasun neurriak uneoro errespetatuta
- Nazioarteko azken sorkuntzen estreinaldiez gain, nabarmentzekoa da honako youtuber eta influencer hauek izango ditugula zuzenean: Keunam & Hermoti, Koala Rabioso, 72 kilos ZEPFilms eta Pascu & Rodri
- Jaialdiko epaimahaikoak itzal handiko eta leku askotako espezialistak dira, Frantziakoak, Italiakoak, Norvegiakoak eta Libanokoak, Euskal Herriko pertsona ospetsuekin batera; besteak beste, Fermin Muguruza musikagilea eta zineasta eta Iratxe Fresneda zuzendaria, gidoilaria eta EHUko irakaslea
- Jaialdiaren egoitza nagusia Bilborockeko aretoa izango da, baina izango dira jarduerak Bizkaia Aretoan, Iberdrolaren Dorrean eta Barrenkaleko Barrena kabaret klubean
- Jarduera guztietara doan sar daiteke, aurretik erreserba eginda aglomerazioak saihesteko eta segurtasuna errazteko. Kasuren batean, Eventbrite plataformako leihatila ireki orduko bete dira lekuak
- SERIESLAND urriaren 19tik (astelehena) 23ra (ostirala) izango da, eta azken egunean sari banaketa izango da musika jarduerekin; aurkezle, berriz, Carlos Areces aktorea, umoregilea eta kantaria ariko da
- Honako babesle hauei esker da posible SERIESLAND: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Beaz foru sozietatea, Bilbo Ekintza udal agentzia, Kultur eta Kirol Ministerioa, Zineuskadi eta EIKEN klusterra; eta honako babesle pribatuen ekarpenei esker: iKey Group Comunicacion, Laboral Kutxa, Euskotren, ETS, Instituto Frances eta Videmic.
* BIDEOA: muntaia lehiaketako websailen irudiekin: https://vimeo.com/465084905
SERIESLANDEN VI. JAIALDIAK AURREZ AURREKO FORMATUAREN ALDE EGIN DU, ETA BESTE BEHIN EUSKAL HERRIKO ETA NAZIOARTEKO WEBSAILIK ONENAK ELKARTUKO DITU BILBON
- Sorkuntzan, ekoizpenean, zuzendaritzan eta interpretazioan jarduten direnek beren azken lanak erakutsiko dituzte, eta jendaurrean ariko dira debateen eta mahai inguruen bitartez formatu berritzaile honi buruz
- Hogei bat herrialdetatik datozen ia ehun lan ikusteaz gain, jendeak beste hogeita hamar jardueratara jo ahalko du (elkarrizketak, zuzeneko ekitaldiak, jarduera sozialak…), betiere prebentzioaren gaineko osasun neurriak uneoro errespetatuta
- Nazioarteko azken sorkuntzen estreinaldiez gain, nabarmentzekoa da honako youtuber eta influencer hauek izango ditugula zuzenean: Keunam & Hermoti, Koala Rabioso, 72 kilos ZEPFilms eta Pascu & Rodri
- Jaialdiko epaimahaikoak itzal handiko eta leku askotako espezialistak dira, Frantziakoak, Italiakoak, Norvegiakoak eta Libanokoak, Euskal Herriko pertsona ospetsuekin batera; besteak beste, Fermin Muguruza musikagilea eta zineasta eta Iratxe Fresneda zuzendaria, gidoilaria eta EHUko irakaslea
- Jaialdiaren egoitza nagusia Bilborockeko aretoa izango da, baina izango dira jarduerak Bizkaia Aretoan, Iberdrolaren Dorrean eta Barrenkaleko Barrena kabaret klubean
- Jarduera guztietara doan sar daiteke, aurretik erreserba eginda aglomerazioak saihesteko eta segurtasuna errazteko. Kasuren batean, Eventbrite plataformako leihatila ireki orduko bete dira lekuak
- SERIESLAND urriaren 19tik (astelehena) 23ra (ostirala) izango da, eta azken egunean sari banaketa izango da musika jarduerekin; aurkezle, berriz, Carlos Areces aktorea, umoregilea eta kantaria ariko da
- Honako babesle hauei esker da posible SERIESLAND: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Beaz foru sozietatea, Bilbo Ekintza udal agentzia, Kultur eta Kirol Ministerioa, Zineuskadi eta EIKEN klusterra; eta honako babesle pribatuen ekarpenei esker: iKey Group Comunicacion, Laboral Kutxa, Euskotren, ETS, Instituto Frances eta Videmic.
* BIDEOA: muntaia lehiaketako websailen irudiekin: https://vimeo.com/465084905
Bilbo, 2020ko urriaren 16a.- SERIESLAND Bilboko Websailen Nazioarteko Seigarren Jaialdiak mugarri bat ipiniko du bere ibilbidean; izan ere hura martxan jartzeko orduan koronabirusaren pandemiak baldintzatu du testuingurua. Hala, baldintza zail hauetan, erakundeak lehiaketari jarraipena ematearen alde apustu egin du, aurrez aurreko formatuari eutsita; horretarako, prebentziozko osasun neurri bereziak hartu ditu publikoaren aurrean egin beharreko jardueretarako.
Hortaz, websailen arloan Euskal Herrian eta nazioartean egiten diren sorkuntzarik onenak eta berrienak berriz elkartuko dira Bilbon urriaren 19tik 23ra; gainera, Europan egiten den lehen lehiaketa izango da, aurtengo martxoan nazioarteko pandemia deklaratu zutenetik. Hortaz, SERIESLAND lehen baino gehiago izango da orain erreferentziazko jaialdia zinemaren eta telebistaren ohiko kanaletatik at sortu, errealizatu eta banatzen diren ikus-entzunezko sorkuntzen arloan. Guztira, 92 titulu jardungo dira lehian, lau kontinentetako 22 herrialdetatik etorrita. Lehiaketako obrak gehienbat AEBetatik, Kanadatik eta Argentinatik datoz.
SERIESLANDen seigarren jaialdi hau gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan, eta bertan izan dira: Begoña De Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia; Olatz Goitia, Beazeko zuzendaria; Javier Garcinuño, Bilbo Ekintzako zuzendari nagusia, erakunde babesleen ordezkaria; eta 2015ean lehiaketa martxan jarri zuten bi lagunak Rose of Dolls zuzendaria eta Oliver Mend edukien zuzendaria.
Nahiz eta nazioarteko desplazamenduetan izan diren murrizketak direla eta gonbidatu kopurua mugatu egin den, SERIESLANDek beste behin elkartuko du Bilbon arduradun talde bikain bat websailen sorkuntza, ekoizpen, zuzendaritza eta intepretazio ataletan; egile horiek beren azken lanak erakutsiko dituzte eta jendaurreko eztabaidetan eta mahai inguruetan parte hartuko dute ikus-entzunezko formatu berritzaile honi buruz jarduteko.
Ia ehun bat titulu ikusteko paradaz gain, publikoak beste hogeita hamar bat jardueratara jo ahalko du, hala nola elkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko ekitaldiak, solasaldiak eta jarduera sozialak. SERIESLANDek, bere egoitza nagusiaz gainera (Bilborock), honako areto hauek ere erabiliko ditu aurtengo programan: Bizkaia Aretoa, Iberdrolaren Dorrea eta Barrenkaleko Barrena kabaret kluba, betiere distantzia soziala eta prebentziozko osasun neurriak errespetatuta.
Estreinaldien atalean, SERIESLANDek Paramount Networken «Encierra a un ladrón» sailaren azken denboraldia aurkeztuko du, Lander Otaola protagonista bertan izango delarik. Hala berean, “Otsoen Lurraldean” fikzio post-apokaliptikoaren hirugarren eta azken denboraldia aurkeztuko dute, zeinak mahai inguru bat ere izango baitu bere protagonistekin, eta «Bizi-Txarra» izeneko komediaren atal pilotua ere aurkeztuko dute. Gastón Armagno uruguaitar zuzendariak «Backstage» estreinatuko du, eta horko aktoreekin batera solasaldi batean parte hartuko du bere bizipenak kontatzeko. Solasaldiak izen hau hartuko du: «Cómo rodar marcianadas en Bilbao”.
Epaimahaikoa
Jaialdiko epaimahaian itzal handiko espezialistak izango dira, herrialde batetik baino gehagotatik etorriak eta bi ataletan banatuak. Fizkiozko sailen atal ofizialean, honako lagun hauek emango dituzte sariak:
– Thomas Veyrier. Websailen frantses ekoizlea, zuzendaria eta aktorea, SERIESLANDen 2017ko jaialdian saritua «Night Patrol» websaileko gidoiagatik. Eduki digitalen ekoizle konpainia propioa du, Retro Riders, eta websailekin loturiko ekitaldietan espezialista eta ohiko hizlaria izan ohi da.
– Fermin Muguruza. Musikaren agertokian da batez ere ezaguna, eta hogeita hamar urteko ibilbidean askotariko lanak egina da, ekoizle, musikari eta interprete, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako lider zenak zinema zuzendari debutatu zuen 2018an «Black is Beltza» animaziozko film luzearekin.
– Chiara Bressa. 2013tik murgilduta dabil websailen munduan, eta lizentziaduna da Komunkiazioan, Berrikuntzan eta Multimedian Paviako Unibertsitatean (Italia); han aurkeztu zuen bere tesia: “Si Walt Disney viviera, ¿produciría webseries?”. “World Wide Webserie” eta “Making Web Series” blogen egilea da, eta espezialista ospetsua websailen arlo honetan.
Short Show atalerako, berriz —bertan sartzen dira dokumentalak, blogak, ikuskizunak eta fikziozkoak ez diren beste eduki batzuk—, honako epaimahaiko hau izango da:
– Steinar Ellingsen. Norvegiarra bera, Kazetaritzako eta Komunikazioko irakaslea da, eta Australian bizi da. Doktore egin zen websailen inguruko tesi batekin, eta Melbourneko jaialdia fundatu zuen, munduan lehenetarikoa ikus-entzunezko formatu honetan.
– Muriel Abulrus. Libanoko zinegilea, herrialde arabiarretako lehen emakumea da, argazkigintzako zuzendaria dena. Haren dokumentala, «Zyara», saritua izan zen SERIESLANDen 2017ko jaialdian.
– Iratxe Fresneda. Doktorea Ikus-entzunezko Komunikazioan —Lars Von Trierren zineman emakumeak duen ikuspegiaren gaineko tesiarekin— eta irakaslea Gizarte Zientzien Fakultatean eta EHUko Komunikazioan eta feminismoaren eta genero ikasketen gaineko master batean. Hala berean, prentsako kolaboratzaile ezaguna da, eta bost dokumentalen ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria.
Youtuberrak eta influencer-ak
Websailen lehiaketako ataletik kanpo, aurtengo SERIESLANDen programan, nabarmentzekoa da youtuberrak eta influencer-ak zuzenean ariko direla jendaurreko jardueretan.
– Keunam & Hermoti: aktore bikoiztaileak eta komikoak dira, eta 100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten youtuberrak; arrakasta lortu dute ospetsu egin diren musika parodiei esker, eta Bilbon zuzeneko ikuskizun bat bikoizteko ausardia hartuko dute.
– Koala Rabioso: aktibista soziala (planetaren alde, arrazismoaren eta faxismoaren aurka eta LGBTIQ komunitateko pertsonen eskubideen alde), eta 130.000 jarraitzaile dituena Youtuben; protagonistatzat Nanouk txakurra duen sailean izan duen esperientzia kontatuko du, Naty Prenadas neska-lagunarekin batera.
– 72 kilos. Oscar Alonso bilbotarraren alter egoa, sare sozialetan bi milioi jarraitzaile baino gehiago dituen blog bat da, gogoeta pertsonalak dakartzaten marrazki soilak dituena eta pisua galtzeko apustu batetik sortua.
– ZEPFilms, zinemari eta entretenimenduari buruzko Youtubeko kanaletako bat, jarraitzaile gehiago dituena Latinoamerikan; bertan izango da Gaston Armagno sortzailea, eta, elkarrizketa baten bidez, gogoeta egingo du formatu askotarikoen inguruan; gainera, aholkuak emango ditu sarean jarraitzaileak eskuratzeko.
– Pascuk eta Rodrik beren kanala aurkeztuko dute, “Destripando la Historia”. Lau milioi harpidedun baino gehiago lortu dituzte, pertsonaia mitologikoen gorabeherak bideo musikalaren formatuarekin helarazita.
Carlos Areces amaierako ekitaldian
Amaierako ekitaldia eta sari banaketa urriaren 23an izango da, ostiralarekin, Bilborocken. Carlos Areces aktore, kantari eta umoristak aurkeztua, aski ezaguna bera bi programatan parte hartu izanagatik «La Hora Chanante» eta «Muchachada Nui»; gainera, pailazo zoroarena egina du Alex de la Iglesia bilbotarraren «Balada Triste de Trompeta» pelikulan.
Jendaurreko jarduerez gain, SERIESLANDek bere topagune izaerari eutsi nahi izan dio, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalentzat oro har, eta, zehazki, websailen sortzaile, ekoizle eta banatzaileentzat. Alde horretatik, lehiaketak beste behin jarri du martxan DIMA Digital Market, ekoizleak eta erosleak lotzen dituen azoka bat, hau da, negozioak egiteko eta merkatu eta ikus-entzunle gehiago lortzeko balio duen ingurune bat, zeina oraingo honetan goitik behera on line izango baita. Ekimen honek nazioarteko zenbait plataformaren partaidetza zuzena du; zehazki, SeekaTV estatubatuarrarena eta Dobago Film alemanarena, biak espezializatuak websailen ekoizpenean eta banaketan.
Tokikoagoa izango den gune batean, berriz, «Basque Day» delakoan, Euskal Herriko elkarteak, ekoizleak eta sortzaileak elkartuko dira sektoreko gabeziez eta indarguneez eztabaidatzeko merkatu globalizatuaren harira eta koronabirusak eragindako pandemiak dakartzan zailtasunen testuinguruan.
Zuzeneko publikoa eta aplikazio bidezkoa
Sarrera doakoa da jarduera guztietan. Pilaketak eragozteko eta prebentziozko osasun neurriak bermatzeko xedez, aldez aurretik erreserbatzeko sistema bat jarri da martxan, Eventbrite plataformaren bitartez, eta, segurtasun distantziei eutsiko bazaio leku gutxiago izango denez, programako jardueretako batzuetan, lehiatila ireki eta minutu gutxira bete dira lekuak.
Badakigu sarreren eskaria lekuak baino askoz handiagoa izango dela, eta, hortaz, SERIESLAND erakundeak Videmic plataformaren aplikazioa ipiniko du segimendua errazteko; edozein motatako ekitaldien emankizunetan espezializatua dago plataforma hori. Hala, jaialdian lehiatuko diren websail guztiak doan ikusi ahalko dira urriaren 15etik 25era, eta gainerako jardueretan streaming bidez parte hartu ahalko da aplikazio bera erabilita.
SERIESLANDek honako erakunde hauen laguntza eta babesa izan du: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Beaz foru sozietatea, Bilbo Ekintza udal agentzia, Kultur eta Kirol Ministerioa, Zineuskadi, EIKEN klusterra, Ikey Group Comunicación etxea, Laboral Kutxa, Euskotren eta Videmic.