- Beste 14 erakundek ere, besteak beste industria arloko zenbait enpresak, askotariko sariak jaso dituzte EUSKALIT fundazioaren eskutik, kudeaketaren zenbait arlotan erakutsi duten maila handiagatik, hala nola estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta berrikuntza
- Lehendakariak itxi du zeremonia, eta haren gobernuko sei kidek eman dituzte sariak EUSKALITeko presidentearekin batera. Covid gaitza dela medio, streaming bidez eman dute zuzenean Euskalduna jauregitik
- Joan deneko sei urtean, EUSKALITek sariak ematen ditu euskal erakundeek kudeaketa arloan hobetzea sustatzeko eta orobat herrialdeko lehiakortasunaren eta garapen iraunkorraren alde egiteko
- Orain arte, ehun bat enpresa pribatuk, entitate publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek, osasun etxeek eta ikastetxeek jaso dituzte sariak askotariko kategoriatan kudeaketa aurreratuaren arloan egin duten hobekuntzengatik
- Kudeaketa aurreratuarekin, asmoa da erakundeen eraginkortasunik handiena lortzea nola eta kudeaketaren bikaintasunerako bidean indarguneak eta hobekuntza arloak ebaluatuta
Bilbo, 2020ko abenduaren 17a.- Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ), Mutualiak, Gorabide desgaitasun intelektuala dutenei laguntzeko elkarteak, Gasteizko Urkide Ikastetxea eta Ortuellako San Felix ikastolak Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso dute gaur, Euskadin erakundeei ematen zaien aitorpenik handiena, beren barne eta kanpo prozeduretan eraginkortasuna hobetzeko apustua egiteagatik. Zeremonia Urkullu lehendakariak itxi du bideo baten bidez, eta Eusko Jaurlaritzako sei sailetako ordezkariak izan ditu ondoan, baita EUSKALITeko presidentea ere, sari hauek sustatzen dituen fundaziokoa.
Beste 14 erakundek ere, besteak beste industria arloko zenbait enpresak —hala nola CAFek, Ingeteamek eta Bahia de Bizkaia Gasek—, askotariko sariak jaso dituzte EUSKALIT fundazioaren eskutik, kudeaketaren zenbait arlotan erakutsi duten maila handiagatik, horien artean estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta berrikuntza. Hala berean, zerbitzu publikoetako entitateak saritu dituzte; besteak beste, Euskal Trenbide Sarea eta Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea. Baita ikastetxeak ere; besteak beste, Muskizko Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Santa Maria Ikastetxea eta Portugaleteko San Roke Hezkuntza Zentroa, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, beste enpresa batzuekin batera, hala nola Domusa Calefacción, EUN Sistemas, Preoca Servicios Medioambientales, Laulagun Bearings eta Euskadiko Parke Teknologikoak.
Lehendakariak eman dio amaiera zeremoniari Gobernuko sei kide ondoan dituela (Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua; Iñaki Arriola, Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua) eta EUSKALITeko presidente Jose Luis Diazekin batera; horiek banatu dituzte sariak. Koronabirusaren pandemiagatik gaur egun dugun osasun alerta dela medio, Euskalduna Jauregian izan da ekitaldia eta bertaratu ahalko den jende kopurua mugatua egongo da; dena den, streaming bidez eman dute.
Sarituei zuzendutako hitzaldian, Iñigo Urkulluk honako hau adierazi du: “Zorionak merezitako sari hau jaso duzuen guztioi. Eskerrik asko EUSKALITi eten gabeko hobekuntzaren kulturaren alde etengabeko lana egiteagatik. Krisialdi larria bizi dugu eta irteteko konpromisoa eta auzolana behar ditugu. Balio horiek onartu eta ezarri dituzue zuen eguneroko lanean. Lan zaila eta isila, ondo dakit. Gaur saria jasotzen duzue baita gure aitormena ere. Sari hauek jardunbide egokiak erakusten dizkigute. Eredu bat aurrera egiteko eta horren bidez gizarte aurreratuago bat eraikitzen jarraitzeko. Sari hauek egin duzuen ahalegina aitortzen dute eta zuen jarrerak konfiantza ematen digu. Eredu bat zarete. Zorionak eta eskerrik asko!”
Zeremonia osoa esteka honetan ikus daiteke:
Joan deneko sei urtean, EUSKALITek sariak ematen ditu euskal erakundeek kudeaketa arloan hobetzea sustatzeko eta aitortzeko eta orobat herrialdeko lehiakortasunaren eta garapen iraunkorraren alde egiteko. Orain arte, ehun bat enpresa pribatuk, entitate publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek, osasun etxeek eta ikastetxeek jaso dituzte sariak askotariko kategoriatan kudeaketa aurreratuaren arloan egin duten hobekuntzengatik.
Kudeaketa aurreratuarekin, asmoa da erakundeen eraginkortasunik handiena lortzea nola eta kudeaketaren bikaintasunerako bidean indarguneak eta hobekuntza arloak ebaluatuta EUSKALIT sariak irabazteko, Euskadiko erakundeek erakutsi behar dute, EUSKALITeko ebaluazio klubaren kanpo ebaluazio baten bitartez, kudeaketaren arloan aurrerapen maila jakin bat izan dutela Kudeaketa Aurreratuko Eredua erreferentetzat hartuta.
Kudeaketa Aurreratuko Eredua, zeinaren oinarrian baitaude sariak ematen dituzten kanpo ebaluazioak, sei elementuz osatuta dago (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak), eta horiek dira kudeaketa sistemaren garapenerako oinarria; horien inguruan egituratzen da erakundeen lehiakortasuna. Kanpo ebaluazioan, erakunde baten kudeaketaren analisi global eta sistematiko bat egiten da. Horrek erakundearen ikuspegi objektibo bat ematen du, EUSKALITen Ebaluazio klubeko aditu independenteek egina baitago.
Aitorpenik handiena lortzeko, hiru mugarri
Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketa aurreratuko sariak mugarriak dira, enpresei eta erakundeei bultzatzeko eta laguntzeko kudeaketa aurreratuaren bidean, eta hiru mugarritan egituratuta daude:
- Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren diplomarekin aitortzen ditu erakundeak, EUSKALIT kanpo kontrastearen zerbitzua jasotzen dutenen artean konpromisoa erakusten badute kudeaketa aurreratuaren garapenarekin.
- Brontzea, Zilarra eta Urrea sarien bitartez, erakundeak aitortzen dira, kanpo ebaluazio bat jaso ondoren aurrerapen maila esanguratsu batera iristen badira kudeaketa aurreratuko balorazio ereduko taulen arabera.
- Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria da aitorpen handiena, eta hura eskuratzeko, aurreko urteetan urrezko A aitorpena eskuratua behar dute, eta kanpo ebaluazio espezifiko bat gainditu kudeaketa elementu jakin batean: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza. Sariak irabazten dituzten erakundeak eta enpresak automatikoki bihurtzen dira Kudeaketa Aurreratuko Klubekoak, zeinaren helburu nagusia baita informazioa eta ezagutzak partekatzea beren kideen artean.
EUSKALIT fundazioari buruz
EUSKALIT fundazio gisa eratutako erakunde talde batek osatzen du. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, eta erabilgarritasuna, efizientzia eta hurbiltasuna ematen ditu haien lehiakortasunari eta Euskadiren garapen iraunkorrari laguntzeko, betiere konprometitutako pertsona talde profesional eta motibatuarekin. 1992an sortu zuten 18 euskal enpresa eta erakunde handik. Bizkaiko Teknologia Parkean du egoitza, eta gaur egun 700 konpainia eta erakunde baino gehiago ditu bazkide laguntzaile gisa.
Sarien zerrenda
Hona hemen EUSKALITek 2020an saritu dituen erakundeen zerrenda osoa:
- KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA
- Estrategian: Mutualia
- Bezeroetan: Igualatorio Médico Quirúrgico
- Estrategian: Urkide Ikastetxea S. Koop. (Vitoria-Gasteiz)
- Pertsonetan: San Felix Ikastola (Ortuella)
- Bezeroetan: Gorabide
- KUDEAKETA AURRERATUARI AINTZATESPENAK
- Urrezkoa
- Santa Maria Ikastetxea (Portugalete)
- Somorrostro Prestakuntza Zentroa (Muskiz)
- Urrezkoa
- Zilarrezkoa
- Ingeteam Power Technology S.A. – Unidad de Negocio Wind Energy
- San Roke Hezkuntza Zentroa , SL (Portugalete)
- Brontzezkoa
- DIPLOMA KUDEAKETA AURRERATUARI
- Aurten sektore guztietako 42 erakundek jaso dute