EMICA SOLAR ENPRESA BIZKAITARRAK KAPITALA HANDITU ETA ETAPA BERRIA ZABALDU DU EGUZKI-ENERGIA FLOTAGARRIAREN HEDATZEAN BAI EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BAI ESTATU MAILA OSOAN

Inicio/Sin categoría/EMICA SOLAR ENPRESA BIZKAITARRAK KAPITALA HANDITU ETA ETAPA BERRIA ZABALDU DU EGUZKI-ENERGIA FLOTAGARRIAREN HEDATZEAN BAI EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BAI ESTATU MAILA OSOAN

EMICA SOLAR ENPRESA BIZKAITARRAK KAPITALA HANDITU ETA ETAPA BERRIA ZABALDU DU EGUZKI-ENERGIA FLOTAGARRIAREN HEDATZEAN BAI EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BAI ESTATU MAILA OSOAN

  • 2025erako aurreikuspena da fakturazioa boskoiztearekin batera proiektu berritzaileei ekitea, urtegi gainazaletan energia sorkuntzarako lehen plantak instalatzea xede.
  • Startup hau, 125 urteko ibilbidea daraman Bizkaiko konpainiaren baitan sortua izan dena, gaur goizean aurkeztu berri du bere asmo handiko garapen plana, Euskadin ezarritako lehen eguzki-planta flotagarriaren ondorioz lortutako emaitzen lorpenen bermearekin batean.
  • Miñanoko Arabako Parke Teknologikoak 2023ko uztailetik dauka aterpetua 196 paneldun eta 106 kWp potentzia heineko instalakuntza, bide batez, CO2 isurpenen 104 tona baino gehiago aurrezten dituena, baita baldintza klimatiko bortitzenetan jardunez ere.
  • Arabako instalakuntza honez gain, antzekoak jarri ditu abian EMICA Solarrek Sevillan, Almerian zein Tenerifen; eta epe motzera zehaztu daitezkeen zenbait proiektu berriren bideragarritasuna aztertzen dabil gaur egun, nahiz euskal lurraldean nahiz penintsula iparraldeko bestelako kokalekutan eta Kanariar Uharteetan.
  • Oro har, Estatu mailako ur-laminen gaineko energia fotovoltaikoa 20GWeko produkziora irits liteke; eta Euskal Autonomia Erkidegoan, halaber, soilik Arabako lautadak hartzen dituen ureztapen-putzuek 40MWko ahalmen potentziala dute.
  • Energia sorrera berriztagarrien modalitate berrienetako batean datza; ingurumenarekiko abantaila anitzak mahaigaineratu ditzake ezbairik gabe eta berebiziko garapen nabarmenak lortzen ari dira Txina eta Asiako hego-ekialdeko bestelako herrialdeetan gehienbat.

Miñanon, 2025ko otsailaren 28an.- EMICA Solar startup-a 2021ean jaio zen euskal eguzki-energia flotagarriaren garapenean nagusitzearen deieran, eta orain 500.000 euroko kapital-gehikuntzako eragiketa burutu berri du, non Eusko Jaurlaritzako inbertsio-funtsak, Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatea-SPRI Taldea  (Basque Funtsa, FCR) sozietatearen bitartez zein Bizkaiko Foru Aldundikoak (Seed Capital Bizkaia) ere parte hartu duten. Kapital-injekzio horrek ahalbidetuko dio enpresa bizkaitarrari etapa berria zabaltzea energia berriztagarrien modalitate eraberritzaile honen hedatzean, bai euskal esparruan bai Estatu maila osoan. Hala jakinarazi dute gaur Arabako Parke Teknologikoan egindako prentsaurrekoan. Bertan, enpresa bizkaitarraren arduradunek parte hartu dute, Irantzu Allende Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuordearekin batera.

Duela lau urteko sorreratik, orain arteko denbora-tartean EMICA Solarreko jarduketa frogapenean etzandako lehen fasean ardaztu da, honezkero arrakastaz gainditua izan dena lehen euskal eguzki-parke flotagarriei esker, baita beste hiru proiektu txikiei ere Almerian, Sevillan eta Tenerifen. Kapital-injekzioaren bultzadarekin bat, konpainiak bigarren faseari ekiten ari dio jardueraren igoera gisa, eta horren adierazgarri da 2025 urterako espero den negozio-zifren boskoiztearen aurreikuspena, milioi bat euroren inguruan kokatzeraino.

EMICA Solarren aurrerapenerako etapa berri horri mesedegarri izango zaio eguzki-energia flotagarriari dagokion araudi berria. Aurtengo abuztuan  BOEn argitaratutako Dekretu Erreal batek behin betikotasunez ireki dizkio ateak urtegietan eguzki-panelak instalatzeari, eta dagoeneko 1.300 inguru badira Estatu maila osoan, era batera energia berriztagarrien modalitate honen garapenari nabarmenki bidea emango diona zalantzarik gabe. Are gehiago, aintzat hartu behar da mota honetako azpiegiturek inolako hondakinik ez sortzeaz gain, nabari lagundu dezaketela uraren ebaporazio naturala %85ean murrizten, baita algen ugaltzea eragozten ere, horrek guztiak uraren kalitatea hobetuz.

Aukera berritzaile hau profitatuz, garatzeko proiektu berriak laster osatzea espero du EMICA Solarrek Euskal Autonomia Erkidegoan, Ebro arroko eremuetan eta Kanariar Uharteetan besteak beste. Xedea da aipatutako berezko abantailak eta potentzial izugarria dituen energia berriztagarri modalitatearen hazkundean liderra izatea. Alabaina, Europan oraindik egoera hasiberrian egonagatik ere, jada badira eskala handiko instalakuntzen adibide batzuk munduan zeharreko hainbat herrialdetan, Txinan eta Asiako hego-ekialdean batik bat.

Lehenengo euskal eguzki-planta flotagarria

Hazteko asmo handiko planari ekiteari dagokionez, EMICA Solar orain arte martxan izandako planta komertzialen bermeaz baliatzen da, eta horien artean da adibide aipagarriena Euskal Autonomia Erkidegoko mota honetako lehen instalakuntza. Halaber, nahiz eta planta horren tamaina mugatua den, Miñanon kokatutako Arabako Parke Teknologikoko eguzki-planta flotagarria saiakuntza-banku izatearen lekuko izan da, non energia berriztagarri jasangarri eta deskarbonizatuaren aukera potentziala nahiz horren eraginkortasuna frogatzea posible izan den.

2022ko apirilean muntatu zen Miñano Parkeko ureztapen-putzuan lehen prototipo frogagarria, muntaketa eta mantentze lanak testatzeko erabilgarria izan zena preseski. Aurreko urteko udan, ordea, planta errealaren instalazioa gauzatu zen 900m2ko azaleran lerrokatutako 196 eguzki-paneldun azpiegitura ezarriz egitura flotatzaile baten gainean, eta egitura horren ezaugarri bereizgarria izanik trimaran motako itsasontzi baten kroskoan oinarritutako diseinua. EMICA Solarrek patentatutako konfigurazio horrek ahalbidetzen du egonkortasun handieneko aukeraren abantailak bateratzea urarekin kontaktuan dagoen azalera minimizatzearekin; eta horren guztiaren ondorio zuzena da uraren ebaporazio naturalaren, mantzentze-kostuen eta uretako flora eta faunaren gaineko eraginaren murrizketa.

EMICA Solarrek patentatutako sistemak bi aurpegitako eguzki-panelak erabiltzea baimentzen du, eta ondorioz, instalakuntzaren errendimendu energetikoa puztea ere bai; eguzki-argiaz hobeto baliatzea posible da argiaren uraren gaineko islapenagatik, baita gainazalpeko elementu likidoaren tenperaturaren eraginez ematen de hozte eta panel azpiko aire fluxuagatik ere. Egitura honi esker panelek 25º arteko inklinazioa har dezakete, 5ºtako muga gainditzen ez duten beste egituren aurrean, zeinek esan nahi duen eguzki-erradiazioaren optimizatzea nagusitzen dela, produkzio energetikoa handituz orduan. Bestalde, hondoak garbitzeko aldizka husten diren ur-putzuen kasuan, onura gehigarria da trimaranak lagatzen duela eginkizun hori egitea instalazioa desmuntatu beharrik gabe.

Energiaren aprobetxamenduari erreparatuz, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako lehen eguzki-plantak 106 Wp heineko potentzia dauka, eta abian jarri zenetik orain arte sortutako energiak Arabako Parke Teknologikoko urteko %30eko autokontsumoan lagundu du (araudiak soberakin energetikoak aprobetxatzeko aukerarik ematen ez duen arren), eta aldi berean 104 tona CO2 ko isurpena aurreztuz. Bestalde, eguzki-instalazio flotagarri eraberritzaile honen elementu azpimarragarrienetako bat da bere funtzionaltasuna probatu duela baldintza klimatiko bortitzenetan ere jardunez, bai jasandako tenperatura-tarte zabalagatik, bai haize zakarren eragin ezagatik, kokaleku horretan 120 kilometro/orduko abiadurak gainditu izan baitira.

Proiektuak Sevillan, Almerian eta Tenerifen

Arabako instalazio honez gain, EMICA Solarrek abian jarri ditu antzeko instalazio anitz azken irtean zehar. Sevillako probintziakoari dagokionez, nekazal-ustiategi baten autokontsumorako bideratutako 84 kilovatioko potentziako planta txikian datza. Andaluzian jarraituz, Nekazaritza Ministerioaren menpeko SEIASA sozietate publikoak EMICA Solar kontratatu du Almerian 436 kilovatioko planta flotagarria instalatzeko asmoz, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) lehenengo proiektu gisa, non Europako Next Generation funtsak izan dituen. Gainera, berriki inauguratu da Tenerifen 56 kilovatioko potentziako beste proiektu pilotu bat, 2025ean azkenduko den plangintzaren lehen fasean dagoena orain. Azken kasu horretan, nabarmendu egin da EMICA Solarren sistemaren moldagarritasuna, hasiera batean ur-mailan ez-ohiko kota baxuak eragin zituen larrialde hidrikoari aurre egin izan baitzion, eta ondoren, baita GOIDI bati ere; hala eta guztiz ere, nahiz eta haize bortitzak pairatu bitartean, instalakuntzak etengabeki energia sortzen iraun zuen.

EMICA Solar 2021eko martxoan eratu zen, 1899an sortutako euskal lurraldeko enpresa industrial zaharrenetakoa den EMICA BOMBASen dibersifikazio jasangarriaren estrategiaren parte izanik. Abanto-Zierbenan egoitza duen eta ponpaketa-ekipoen fabrikatzailea den konpainia historikoak fotovoltaika flotagarrian identifikatu du negozio-lerroa, aldi berean bere plan estrategiko berriarekin bat datorrena. Horrela, aukera berri moduan begiesten du jarduera osagarriak garatzea eta tradizionalarekin ere sinergiak osatzea. Esaterako, EMICAko ponpaketa-ekipoen bezero tradizionalak direnak gai izango dira honen bitartez ponpen kontsumo energetikoa konpentsatzeko. Dena dela, horrekin batera etorkizun oparoko arloa garatzeko aukera zabaldu da energia berriztagarria sortzeko modalitate berri honekin.

Konpainia hasiberriak potentzial handiko merkatu baten buru izatea du jomuga: urtegiak kenduta eta soilik Espainian, instalakuntza fotovoltaikoak jasotzeko ahalmena duten 60.000 urmael inguru zenbatets daitezke. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak dagoeneko identifikatu ditu Estatuaren titulartasuneko 106 urtegitako eremuak, non eguzki-instalazio flotagarriak jar daitezkeen. Energia sorkuntzari dagokionez, Estatu osoko merkatu potentziala balioetsi da urtegietan 8.600MW eta urmaeletan 10.000 MW inguruan. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, oraindino ez da prospektiba sakoneko azterketarik gauzatu; hala ere, badira urmael, ureztatze-, industria- zein antzinako meatze-putzuak instalazio fotovoltaikoa hartzeko gaitasunarekin. Soilik Arabako lautadak badu 40MW baino gehiago instalatzeko ahalmena, eskualdeko berrogeita hamar bat ureztatze-putzutan.

Fotovoltaika konbentzionalarekiko abantailak

Energia fotovoltaiko flotagarria egokitua dago ur bareentzako (dartsenak, lakuak eta urmaelak) edota biltegiratze artifizialentzako (putzuak, ureztatzeko edo hornitzeko depositu handiak, zingirak, eta abar). Horren abantaila nagusiak dira, lurreko ohiko parke fotovoltaikoarekiko, alde batetik, nekazaritzako erabileretarako aprobetxagarria den lurzorurik ez dutela inbaditzen, eta bestetik, panelek errendimendu eta aprobetxamendu energetiko hobea dutela, urak hozten baititu panelak eta horietan esekitako hautsa murrizten baita. Planta horien beste onura nabaria da ur masaren lurruntzea ohargarriki txikitzen dela, lehorte garaietan batez ere.

Eguzki-planta flotagarriek ekoizpen energetiko banatuaren garapenean nahiz “kilometro 0”ko energia sortzea sustatzean laguntzen du, horrela energia garraoiari atxikitutako kostu eta galerez babestuz. Ondorioz, suposa daiteke aspektu elektrikoan abantaila estrategikoa izateaz gain, inguruko hiri, industria edota sail ureztatuetan izan daitezkeen ponpaketa erabileran, edateko urarenean hala nola, ponpaketa horren efizientzia hobetuko dela. Munduko Bankuak 2018an argitaratu zuen orube flotagarriaren merkatuaren potentzialari buruzko txosten bat, eta bertan bestelako abantaila gehigarri batzuk ere aipatzen ziren: algen hazkuntzaren murrizketaren ondoriozko uraren kalitatearen hobekuntza, instalazioaren kostuen merkatzea lursaila prestatu ez beharragatik, edota instalatzeko zein desegiteko arintasun eta erraztasuna esate baterako.