- Urriaren 18tik 23ra izango da, baina aurretik SERIESLAND Xpress egingo dute, lehiaketa sail berria, 25 urtez azpikoei erronka jotzen diena 48 orduan film labur bat egin dezaten
- Lehiaketa iragarri ohi duen karteleko neskari dagokionez, aurten «The Boys»-i egiten dio erreferentzia, superheroien Estatu Batuetako sailari
Bilbo, 2021eko urriaren 11.- SERIESLAND, Bilbon egiten den Nazioarteko Websailen Jaialdia, ohi bezala ospatuko dute urrian, aurten zazpigarrenez. Nazioarteko ekitaldi publiko gutxietako bat izan da, Bilbon pandemiaren urtean jarraipena izan duena, eta oraingo honetan normaltasun osoz itzuliko da, nahiz eta maskara nahitaez erabili beharko den aurrez aurreko ekitaldi guztietan. Hiriko gune batean baino gehiagotan izango dira jarduerak, baina Bilborock aretoa izango da egoitza nagusia. Saio askok sarrera librea izango dute, eta doakoak izango dira websailen zale guztientzat.
Hala, urriaren 18tik 23ra, Bizkaiko hiriburua beste behin bihurtuko da nazioarteko erreferentzia ikus-entzunezkoen arloan, zeina Internetetik hedatua izateko sortu baitzen. 120 bat lan egongo dira lehiaketan, lau kontinentetako 30 bat herrialdetatik ekarriak, eta sail ofizialean ez ezik, sail espezifikoetan lehiatuko dira, hala nola sorkuntza independentea, fikziozkoa ez den saila, trailerren lehiaketa eta euskal sorkuntzarako espazioa. Otsoak dira sorkuntza digitalaren arloan hemengo Oscarrak, eta kategoria bakoitzaren barnean sari bat baino gehiago dago: sail onena, zuzendaritzarena, aktore lan onena, ekoizpena, soinua, musika… Eta Guggenheim Museoa, sariak banatzeko galaren areto gisa.
Jaialdiaren aurretik, berritasun bat izango da aurten, SERIESLAND Xpress lehiaketa, sail berri bat da, etorkizuneko talentuak engaiatu eta motibatu nahi dituena erronka jakin batekin, 48 orduan websail hipotetiko baten gezurrezko trailerra filmatzea. Hiru sari emango dituzte, 1.000 eurokoak guztira, horietako bat Instagramen jasotako atsegiteen bitartez. Saritutako lanak inaugurazioko galan jakinaraziko dituzte, Bilborocken, urriaren 18an, astelehenarekin. Horretaz gainera, jaialdiaren aurreko egunetan, prestakuntza jarduera batzuk egingo dituzte, baita hitzaldiak ere Tartangako LHko eskolan (Erandion), urriaren 14an.
Jaialdia iragartzen duen kartela
Aurtengo kartela, lau urte honetako protagonista bera izango da, neska anonimoa, besteak beste «Tronuen dema» eta «Izarretako Gerra» filmen parodiak egin dituena bera. Aldi honetan, SERIESLANDek «The Boys» saila omenduko du, Estatu Batuetako superheroien gainekoa, zeina Garth Ennisen komikian oinarritua baitago eta Amazon Prime Video plataformarako sortua izan baita. 2019ko uztailean estreinatua, lehen bi denboraldietako arrakastari esker, hirugarren bat egin dute, eta arrastoa utzi du. SERIESLAND kartelean, «The Boys»-eko esaldi bat erabili dute, «Never meet your heroes” (ez ezazu jakin inoiz nor diren zure superheroiak), zeina websailetan eguneratuta egoteko gonbidapena baita.
Baina SERIESLAND ez da bakarrik lehiaketaren atala, itxierako gala eta garaikurrak banatzea, jaialdi arrunta bat baino askoz gehiago da, zeren eta eduki digitalen nazioarteko merkatua ere bada, eta sektorean puntan dabiltzan enpresen topagune ere bai; gainera, gogoetarako foro bat ere badauka, eta mitzaldiak, hizketaldi espezializatuak eta networking saioak egiteko aukera lehiaketara aurkezten diren eragileen artean. Gainera, DIMAren moduko ekimenak ditu, mezenasgorako nazioarteko plataforma bat, ikus-entzunezko talentu berrientzat eta formatu berritzaileentzat, finantzabidea, koprodukzioa eta nork banatua topa ditzaten.
Iaz, pandemia zela medio, bete-betean presentziala izan ez zen formatu bat eduki zuten, eta aurten jarraipena izango du. Online plataformari esker, lehiaketako websail guztiak ikusi ahal izango dira, eta networkinga egiteko modua izango da, baita hitzaldiak eta gainerako ekitaldiak etxetik ikusi ere streaming bidez. Helburua da COVIDaren aurkako neurriak direla medio Bilbora etortzeko zailtasunak dituztenei partaidetza erraztea.
SERIESLANDek honako erakunde hauen laguntza eta babesa izan du: Beaz foru sozietatea, Bilbao Ekintza udal agentzia, Kultur eta Kirol Ministerioa, Laboral Kutxa, Zineuskadi, EIKEN klusterra, Ikey Group Comunicacion etxea, Euskotren eta Acción Cultural Española.